XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gañera, gutxien usten degun garaian, eta laister, guda bukatzera dijoan zurru-murrua dabil bazterretan.

Utziok, ba, ire leloari, sinistu zak, lasaitu adi beiñ-betiko.

Baña, ezin gure mutilla lasaitu.

Egunak joan eta egunak etorri, bere biotza estuago ta larriago, urbillago ikusten baizuan bere zoritxarra.

Erramon beti izan zan elizkoia ta sinismen bizikoa; eta eriotza begiz-begi gudako su-lerroetan ikusi-ezkeroztik, areago.

Argatik, bere buruausteak oro laga, ta azkenean, Jaingoikoaren eskuetan jarri zan erabat, Aren naia osoro ta gogoz betetzeko gertu.

Jaungoikoari egin zion bere buruaren eskeintza latz onek, ezin esan aiñako pakea sortu zion biotzean.

- Berak daki, zion bere baitan, zer zaigun onena....

Lurrean batutzen ezpagaitu, Zeruan maite-lokarri illezkorrez betiko alkartuko gaitu....

Jauna, zuk piztu dezu ni ta Malen arteko maite-sua, biok maitasun batez sutsuago maite zaitzagu...!.

Lurrean itzali nai ba'diguzu, berpiztu eiguzu Zeruan.

Osasunez berdindu, makaltasuna bota, indarrak geitu, ta bapo zebillen mutilla anaiari baserri-lanetan lagunduz.